Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Aldaketak Autobuses La Guipuzcoana SL enpresak eskaintzen dituen lineetan

2016/02/05

UK05 Zestoa-Azpeitia-Azkoitia-Elgoibar-Eibar-Ermua lineak ordutegi eta ibilbide aldaketak izango ditu 2016ko otsailaren 6tik aurrera.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak honako hau eman du aditzera:

  • UK05 Zestoa-Azpeitia-Azkoitia-Elgoibar-Eibar-Ermua linea Zestoatik irtengo da lanegunetako goizeko lehen bi bidaietan bakarrik: 06:35 eta 07:10. Lanegunetako eta larunbatetako eta jaiegunetako gainerako bidaiek Azpeitia izango dute abiapuntu eta helmuga. Beraz, autobus aldaketa egin beharko da Azpeititik/ra UK01-UK03-UK06 lineetako autobusetara. Informazio gehiago nahi izanez gero, SAKATU HEMEN.