2017-07-26an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2017/07/28
2017ko uztailaren 26an egindako ezohiko bilkuran onartu ziren, besteak beste, Errebalen eraikitzen ari den erabilera anitzeko eraikinaren izena eta irudi korporatiboa erabakitzeko lehiaketa eta herri-galdeketa egitea, 2017-2020 epealdirako ekonomia- eta finantza-plana, baita Garapen ekonomikoa, enplegua eta berrikuntza Arloa sortzea ere.

2017ko uztailaren 26an egindako ezohiko Osoko Bilkuran onartu ziren gaiak honako hauek dira:

  • 2017ko maiatzaren 29an eta ekainaren 5ean Udalbatzak egindako bilkuretako akta-zirriborroak.
  • Errebal kaleko merkatu plaza zaharraren orubean eraikitzen ari den erabilera anitzeko eraikinaren izena eta irudi korporatiboa erabakitzeko lehiaketa eta herri-galdeketa egitea.
  • 2017ko Udal Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien bigarren espedientea.
  • Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren eranskina eta Diru-laguntza izendunen eranskina aldatzeko proposamena, “Asociación Ciencia en Acción” diru-laguntza sartzeko.
  • 2017-2020 epealdirako ekonomia- eta finantza-plana.
  • “Juan Antonio Mogel” eta “Fray MartinMallea” kaleetario bizitegi eikinetako energia birgaitzera zuzendutako diru-laguntzak zuzenean emateko Onarri arautzaileak onartzeko proposamena. Diru-laguntza horiek Europako Batzordearen “ikerketarako 7. Esparru-programa”ren kontura doaz.
  • Garapen ekonomikoa, enplegua eta berrikuntza Arloa sortzea.

Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN.

2017ko uztailaren 26ko ezohiko Osoko bilkura osorik ikusteko SAKATU HEMEN.