Gerra zibilaren Arrateko frontea: Arrateko kolonia

Arrateko kolonian oroimenerako gune bat egongo da, harrera leku eta abiapuntu izango dena Arratera, Akondiara, Kalamuara, Urkora eta ingurura abiatuko den jendearentzat. Bertan bisitariari garrantzi handikoak izan ziren gerra gertakizunak ezagutzeko aukera emango zaio, hain zuzen ere, Gerra Zibilaren frentea 7 hilabetean  bertan egon zenean, Eibar inguratzen duten medietan jazo ziren gertakizunak ezagutzekoa.

Kolonian honako hauek ikus daitezke: gerra garaian hiria eta bere ingurua nolakoak ziren erakusten duen maketa modernoa, gerran aritu ziren bado desberdinen uniformeak, borroka-zonan erabilitako gerra-materiala, Gerra Zibililaren gordintasuna Eibarren bizi izan zutenen lekukotzak jasotzen dituen ikusentzunezkoa, garai hartako propaganda kartelak eta abar.

Kolonia bisitatu ondoren, aurkarien gertutasunagatik eta borroken iraupen luzearengatik Euskadin Gerra Zibilak izandako gerrako frenterik latzena izan zena bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute bisitariek.

• Ate irekiak - Arrateko Kolonia

otsailak 7, 21, 28 , martxoak 7
10:00 - 14:00
• Ibilbide historikoa: Otsailak 7 (castellano) / otsailak 21 (euskera) / otsailak 28 (castellano) / martxoak 7 (euskera) / iraupena: 4-5 ordu.

Hasiera Arrateko Kolonian.

20 laguneko taldeak.

Izen-ematea:
urtarrilak 26 – otsailak 4
PORTALEA Tel. 943 708 435
kultura@eibar.net

Qué
Cuándo 31/01/2015
de 12:00 a 13:00
Dónde ARRATE
Agregar evento al calendario vCal iCal